Eskola-antzerkiaren jardunaldiak Amaia antzokian

Usoa Agirre 2006ko mar. 31a, 12:42
Datorren astelehenean hasita XVI. Eskola-Antzerkiaren Jardunaldiak egingo dituzte, Arrasateko Udaleko hezkuntza eta kultura sailak antolatuta. Herriko ikastetxe ezberdinetako ikasleen antzerki lanak ikusteko aukera egongo da apirilaren 3an eta 4an. Apirilaren 25etik aurrera, berriz, antzerki talde profesionalen antzezpenak izango dira Amaia antzokian.

Eskolen antzezpenak

Eskolen antzezpenak

Apirilak 3

10:30ean, Amaia antzokian.

  • Arizmendi (Ferixalekua): Geurea, zahar etxea
  • Mesedeetako A. Maria: Txibistoren erbia

14:45ean, Amaia antzokian.

  • Arizmendi (Ferixalekua): Geurea, zahar etxea
  • Mesedeetako A. Maria: Txibistoren erbia

Apirilak 4

10:30ean, Amaia antzokian.

  • Arizmendi (Almen gunea): Orreaga
  • Arizmendi (San Biator g.): Amama Benidormera
  • Arrasate Institutua: Sakristaua

14:45ean, Amaia antzokian.

  • Arizmendi (Almen gunea): Orreaga
  • Arizmendi (San Biator g.): Amama Benidormera
  • Arrasate Institutua: Sakristaua

Antzerki talde profesionalen antzezpenak

Apirilak 25

Dar Dar antzerki taldea: Pinotxo

Maiatzak 3

Markeline: Mambru

Maiatzak 10

Porpol antzerkia: Ama bat niretzat

Maiatzak 17

Paraiso antzerkia: Kafe haurra

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak