Eguaztenean, 15:00ak aldera jaso zuen Ertzaintzak lapurreten abisua, Araba etorbideko zenbait autotan gizonezko bat lapurretan ari zela-eta. Ertzainek udaltzainen laguntzaz atxilotu zuten 39 urteko E.P.P. arrasatearra.
Ertzaintzaren arabera, atxilotutako gizonezkoak zenbait ibilgailutako sarraila indarrez ireki zuen eta lau turismoren barrura sartzea lortu zuen. Lapurreta egin zuen lekutik gertu atxilotu zuten gizonezkoa. Atxiloketaren unean hiru aizto atzeman zizkioten ertzainek. Lehen ere hamahiru aldiz atxilotu dute arrasatearra.
Beharrezko izapide polizialak amaituta, atxilotua Bergarako epaitegiaren esku utzi zuten.