Lausardi Koru Sinfonikoak kontzertua eskainiko du

Maider Arregi 2006ko mar. 29a, 13:00
Apirilak 8, larunbata, izango da emanaldia Amaia Udal Antzokian, 20:00etan. "Afrika" lana eskainiko dute. Obrak, kultura Afroamerikarraren kutsua dauka besteak beste.

Afrika, Donato Goienetxek perkusio eta koruentzat konposatutako obra da. 1996an jo zuten lehenengoz Euskal Herrian eta arrakasta handia lortu zuen. Tomas Aragues maisuak Orkestra Sinfoniko eta Koro Sinfonikorako Afrikaren moldaketa eta orkestrazioa egin ditu. 80 bat minutu irauten du eta 18 pieza ezberdinek osatzen dute. Konposizioak bata betearen atzetik doaz eta genero askotakoak dira: tribu kantuak, blues edota funky.

Lausardi Koru Sinfonikoa

Bergarako Orfeoiak, Goikobalu Abesbatza-Coro Mondragón abesbatzarekin batera, Euskal herrian aitzindari den proiektu korala sustatu zuen 2000.urtean. Honen helburu nagusia musika sinfoniko-korala bultzatzea da. Batez ere euskal musikagileena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak