Txatxilipurdiren udalekuetan izena eman daiteke

A.G. 2006ko mar. 27a, 11:10
Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak gaur, astelehena, zabaldu du Txatxilipurdin udaleku irekietan zein itxietan izena emateko epea.

Interesa dutenek ikastetxeetan banatutako izenemate orria bete eta elkartearen egoitzara eraman behar dute, edo 943 79 54 46 telefonora deitu.

Begirale izateko epea ere zabalik

Bestetik, udaleku horietan begirale izateko gertu dagoen jendeak ere badu oraindik bere burua aurkezteko modua. Horretarako, izenemate orria eta curriculuma entregatu behar dituzte Txatxilipurdin. Argibide gehiagorako, deitu elkartearen telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak