EHNA erabiltzeko komertzioen gida kaleratuko dute

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mar. 22a, 10:59
Gida horretan agertuko dira txartel bidezko ordainketak EHNA agiria erakutsiz egitea ahalbidetzen duten Arrasateko komertzioak: 167 guztira. Monterronen egingo dute gidaren aurkezpena, zapatu eguerdian.

EHNA agiria Arrasateko zein komertziotan erabil daiteken jakinarazteko gida kaleratuko dute zapatu eguerdian Monterronen, 12:00etan. Aurkezpenean emango dituzte gidaren lehen aleak eta gero herriko hainbat puntutan jarriko dituzte jendeak eskura izateko.

Tramitazioa

Hileko azken zapatuetan tramitatzen dute EHNA Arrasaten; dagoeneko 1.200 herritarrek egin dute. Bergaran ere hileko azken zapatuan egiten dituzte tramitazioak, Oñatin lehenengoan eta Aretxabaleta eta Eskoriatzan, egunero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak