Martxoak 9an greba deitzeaz gain manifestazioak ere deitu ditu Arrasateko Ezker Abertzaleak. Seber Altube plazatik irtengo dira antolatutako bi manifestazioak. 12:00etan eta 19:00etan izango dira manifestazioak.
Antolatutako greba eta mobilizazioekin bat egiteko eta ekimenetan parte hartzeko eskatu die herritarrei. Dispertsio politikaren eraginez, bi euskal presok bizia galdu dutela salatu du Arrasateko Ezker Abertzaleak atzo egindako prentsaurrekoan. "Espainiar eta Frantziar Estatuen kartzelako politika hiltzailearen aurka kalera atera beharra" dagoela adierazi zuten. Unai Agirre, Inazio Gaztañaga eta Ion Agirre presoen egoera ere salatu zuten.
Bestalde, Arrasateko Ezker Abertzaleak gatazka konpontzeko irtenbideen bila lanean jarraituko duela ere adierazi zuen.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak