Arrasate Herri Eskolako ikasleak bisitan GOIENAko egoitzan

Usoa Agirre 2006ko mar. 3a, 12:40

Erguineko Arrasate Herri Eskolako bi ikasle-talde bisitan izan dira atzo eta gaur GOIENAk Otaloran duen egoitzan. Atzo, hilak 2, 20 bat laguneko taldea etorri zen eta telebista eta irratian nola lan egiten duten ikusteko aukera izan zuten. Gaur, berriz, beste 15 neska-mutil etorri dira. Telebista eta irratiaz gain, Goienkaria eta Goiena.net-eko lan egiteko modua ezagutu dute.

Erguin herri eskolako 5. mailako ikasleak irratia lantzen ari dira eskolan eta irratia bertatik bertara ezagutu nahi izan dute. Horretarako, Arrasate Irratian izan dira bisitan eta, bide batez, GOITB, Goienkaria eta Goiena.net barrutik ezagutu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak