Mojategi Kirol Proiektuko aurrekontua handitu da

NZ-1 2006ko ots. 28a, 17:31
Abenduan egin zituen euri mardulek lur jauziak eragin zituzten Mojategiko lanen inguruan. Horretaz gainera, langileek uste baino haitz bigunagoa aurkitu dute. Horri eusteko horma bereziak egin behar izan dituzte. Bestalde, urak ondo bideratzeko lur azpiko drainadura egin dute. Horrek guztiak igoera ekarri du aurrekontuan: 88.000 euro.

Otsaileko ohiko osoko bilkuran eman du Udalak Mojategiko aurrekontuaren igoeraren gaineko informazioa. Horretaz gainera, erabaki du onartzea aurrekontu hori eta ordainketa egitea. Udal gobernu taldean dauden alderdiek(EAJ, EA eta Aralar) eman dute aldeko botoa.Oposizio osoa (PP,PSE-EE eta EB-Berdeak) abstenitu egin da.

Inazio Lakuntza Alkateak, informazioa emateaz gainera, azaldu du Udalak erabaki bat hartu duela horrelako gertaerak jazotzen direnerako: Ahalik eta azkarren emateko erantzuna eta ahalik eta informaziorik garbiena emateko, Bozeramaileen Batzordea deituko dutela berehala. Udaleko alderdi politikoek eskertu dute erabakia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak