Gaizka Azkarate eta Saioa Alzua arrasatearrak fidantzapean askatuko dituzte

Iker Barandiaran 2006ko ots. 23a, 18:36
Baliteke Alzua egubakoitzean bertan askatzea eta Gaizka zapatu aldera.

Gaizka Azkarate eta Saioa Alzua, biak hala biak, asteburuan askatuko dituzte Etxeratek jakinarazi duenez. Bakoitzak 30.000 euroko fidantza ordaindu beharko du.

Azaroaren 20an espetxeratu egin zituzten ETAri laguntzea egotzita. 2003ko azaroaren 18an atxilotu zituzten.

Alzua Avilako Brieva espetxean dago, eta Azkarate Madrilgo Navalcarneron. Fidantza ordainduta, epaiketaren zain geldituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak