Ospitale berria Debagoienean

ArrasateIrratia 2006ko ots. 15a, 18:37
Alderdi sozialistak Arrasateko ospitalerako proiektu berria aurkeztu du. Arrasaten erietxe berria egongo dela esan dute sozialistek eta beraiek egindako kudeaketari eskerrak izango dela. Orain dagoena desagertu egingo ei da ingurua guztiz berrituz. Miguel Buen, Gipuzkoako Sozialisten presidentearen hitzak jaso ditugu.

Negoziazio ugari behar izan dituzte EAJrekin, Osakidetzarekin eta Arrasateko alkatetzarekin. Buen sozialistaren esanetan, Arrasateko alkatetzarekin hurrengo akordioa lortu da:

  • Buen: Oraingo ospitalearen ondoan eraikin berria egingo da. Hori lanean hasten denean, oraingo eraikinak botako dituzte. Eta hor bertan, ospitale berria egingo da, zerbitzu hobea emateko arlo guztietan. Udalak barne-erreformako plan berezi bat idatzi beharko du. Eta hor jasoko da Ospitale ondoan dagoen industria guztia beste toki batera eramatea. Horrela bakarrik sortuko da ingurune egoki bat.
  • Blanca Roncal: laborategiak, 120 ohe, erradiologia, operazio gela gehiago, eguneko zentrua, larrialdietako zerbitzu erosoagoa…

Ospitaletik

Arrasateko eskualde ospitalean galdetu dugu ea nola geldituko den erietxea eta Jose Luis Angulo erietxeko gerenteak esan digu hiru fase egongo direla: lehenengo fasean eraikin berria egingo dute ospitalearen ondoan, eta hori izango da gero ospitale moduan ibiliko dena. Bigarren fasean, oraingo eraikin berrienean kontsultak jarriko dira eta eraikin hori lotu egingo da ospitalearekin. Hala ere, oraingo eraikin berria ez dute botako. Bai botako dutena izango da ospitaleko eraikinik zaharrena eta hor beste eraikin bat egingo dute, eremua guztiz berrituz.

Angulo kudeatzailearen esanetan, asmo hori aspaldi zehaztuta zegoen, baina beharrezkoa izan da alderdi politikoen arteko negoziazioa, proiektua gauza dadin.

Prozesua hasita

Proiektu berriaren lehen fasearen urratsak emanda daude. Dagoeneko itxi da lehen faserako proiektuak aurkezteko epea, herenegun itxi zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak