Ongietorri beroa egin zieten Gaizka eta Gorkari barikuan

A.G. 2006ko ots. 6a, 09:13
Senide eta lagunek, hainbat herritarrekin batera, ongietorri egin zieten Gaizka Olabarrieta eta Gorka Aztiria arrasatearrei. Herriko plazan egin zieten omenaldi ekitaldia egubakoitzean, eta Batasuna, Askatasuna eta Segi taldeetako kideek ere parte hartu zuten. Amaitzeko, herriko preso politikoen senideek ere jaso zuten omenaldia, oraindik espetxeetan jarraitzen duten presoak oroituz.

Martitzenean askatu zituzten Arrasateko bi presoak Madrilgo Soto del Real kartzelatik, han bederatzi hilabete baino gehiago preso egon ostean. Orduan iritsi ziren herrira eta harrera beroa egin zieten adiskide eta senideek. Baldintzapeko askatasuna eman diete eta 18.000 euroko fidantza ordaindu behar izan dute horretarako. Oraingoz, epaiketaren zain daude eta horregatik eguenean joango dira berriz ere Madrilera, Entzutegi Nazionalera. ETAko Donostia komandoko kide izatea leporatzen diete bi gazteei.

"Osorik etorri gara"

Ongietorrian bertan bildutakoei esker ona adierazi zieten Gaizkak eta Gorkak, eta "pozik" agertu ziren "kartzelatik osorik eta batera" itzuli direlako. Izan ere, kartzelan egindako egonaldian torturak salatu zituzten eta inkomunikatuta ere egon ziren Polizia Nazionalak atxilotu zituenean. Joandako apirilaren 7an izan zen hori eta oraindik epaitzeke daude bi gazteak. Epaiketa noiz eta zehazki nola izango den "ideiarik ere ez" dutela adierazi zuten, soilik eguenean Entzutegi Nazionalera joan behar dutela dakite. Bien bitartean senide eta lagunen babesa jasoko dute, omenaldian ikusi zen bezala.

Ongietorri ekitaldiarekin amaitzeko, afaria egin zuten hainbat lagunekin batera Arrano elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak