Bi zauritu saihesbidean izan den istripuan

Usoa Agirre 2006ko ots. 1a, 09:32
Azken ordua (10:10): Saihesbidean traban zeuden autoak erretiratu dituzte eta errepidea zabalik dago bi noranzkoetan.

(09:11): Gizonezko bat eta emakumezko bat dira istripuan zauritu direnak. Debagoieneko ospitalera eraman dituzte biak. Oraindik karril bat moztuta dago eta auto-ilarak daude bi noranzkoetan; Bergarara eta Aretxabaletara bidean.

Goizeko 8:00ak aldera gertatu da istripua Arrasateko saihesbidean. Bi autok elkar jo dute eta, ondorioz, bi lagun zauritu dira. Karril bat moztuta dago eta ertzainak txandaka ari dira autoei paso ematen. Auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan; Aretxabaletara eta Bergarara bidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak