Pertsona bat atxilotu dute lesioak eragin eta indarkeriaz lapurtzeagatik

Maider Arregi 2006ko urt. 31a, 11:07
Ertzaintzak 28 urteko arrasatearra (H.K.) atxilotu du Bergaran. Gazteak mehatxua eta indarkeria erabili omen zituen lapurreta egiteko.

Urtarrilaren 1ean, Arrasaten gertatu zen lapurreta. Hain zuzen ere, San Andres auzoko ostalaritza lokal batean.

Salaketan esandakoa

Jarritako salaketaren arabera, bikote bat kopa batzuk hartzen ari zen. Une horretan bi pertsonak eraso egin zien. Labana atera zuten eta dirua eskatu omen zien. Gertatzen ari zena ikusita, lokalean zeuden hainbat bezero biktimari laguntzen saiatu ziren eta erasotzaileek ihes egin zuten.

Ustezko erasotzaileak lokal horretara itzuli ziren eta kanpoan telefonoz hitz egiten ari zen gizon dominikar bat eraso zuten labana batekin. Hainbat sastada eman zizkioten buruan eta gorputzean, eta ihes egin zuten. Bi erasotzaileek bigarren biktima hau aurreko gizona zela uste izan zezaketen.

Zauritua hospitalera eraman zuen tabernako langile batek. Ondoren salaketa jarri zuten Ertzaintzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak