Emakumearen nazioarteko eguneko kartel lehiaketa deitu du Udalak

Usoa Agirre 2006ko urt. 18a, 09:16
Aurten bederatzigarren aldiz deitu du lehiaketa Arrasateko Udaleko Emakume Sailak. Hau izango da aurtengo leloa: Zainduak izateko eskubidea eta emakumeen intsumisioa. Lanak otsailaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Lehiaketako oinarriak

Lehiaketako oinarriak

1. Lehiaketan edozeinek har dezake parte.

2. Kartelen neurriak gehienez 50x70 zentimetrokoak izango dira.

3. Teknika librea izango da.

4. Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: Zainduak izateko eskubidea eta emakumeen intsumisioa.

5. Irabazleak 900 euroko saria jasoko du (sariak %20ko PFEZren atxikipena izango du).

6. Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat egin ahal izango da.

7. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lelo bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, gutunazal itxi batean lelo bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

8. Kartelak 2006ko otsailaren 17a baino lehen udaletxera bidali behar dira, bertako Emakume Sailera.

9. Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.

10. Saritu gabe gertatu diren lanak erakusketaren azkeneko egunetik hasi eta hogeita hamar eguneko epean jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek lanak jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.

11. Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da eta kaleratzeko eskubidea izango du.

12. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

13. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak