Hil amaieran irekiko dute Epele-Kaskonategi bidea

A.G. 2006ko urt. 9a, 09:18
Uztailean hasi zituzten Arrasatera bidean, Epeleko biribilgunea eta Kaskonategira arteko bidea zabaltzeko lanak. Lanak martxa onean doazela eta, iragarritako legez hil amaieran irekiko dute bide berritua.

Foru Aldundiko bideetako arduradunek espero dute 860 metroko bide zatia urtarrilaren amaieran amaituta izatea. Horrela adierazi digute prentsa bulegotik: "lanak martxa onean doaz, jaiegun hauetan erritmoa moteldu bada ere. Dena dela, aurreikusitako moduan hil honen amaieran amaituta izatea espero dugu".

Autobidea garestiago

Urte berriarekin batera, AP-1 eta A-8 autobideetako ordainsariak garestitu egin dira. Urtarrilaren lehenengotik Bergaratik Arrasaterainoko autobide zatia 0,50 euro kostatzen da ibilgailu arinendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak