Urtarrilean estreinatuko dute umezaintza

Maider Arregi 2005ko abe. 19a, 10:38
Arizmendi ikastolako Arrasateko umezaintza gunea inauguratu zuen zapatuan. Familia asko animatu zen gune berritua ezagutzera. Aurreko ikasturtea Uribarrin eman dute, eta urtarrilean bueltatuko dira egoitza berritura.

Aldaketa nabarmena izan du guneak. Sartu bezain pronto ikusten da aldaketa: goxotasuna, bizitasuna, ekipamendua, tokia hobeto aprobetxatuta... Gerturatutakoek, eraikuntza ikusteko aukera izan zuten lehenengo. Txontxongiloak ere izan ziren patioan, Kixka taldearen eskutik. Amaitzeko, eta giro hotzari aurre egiteko lunch bat dastatzeko aukera izan zuten.

Laster oporrak hartuko dituzte umeek, baina oporretatik bueltan eraikuntza berrian jarraituko diote ikasturteari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak