Pobrezia Zero kanpaina aldarrikatzeko jaialdia

Usoa Agirre 2005ko abe. 15a, 12:09
Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) bilerarekin bat eginda prestatu du ekitaldia Arrasateko Pobrezia Zero Plataformak. Hilaren 16an, egubakoitza, izango da jaialdia herriko plazan, 19:00etan.

Besteak beste, dantzariek eta abesbatza batek hartuko dute parte ordubeteko jaialdian.

Manifestua

Dantza eta abestiez gain, manifestu bat irakurriko dute Munduko Merkataritza Erakundearen bileraren eta Pobrezia Zero kanpainaren inguruko informazioa emateko.

MMEren bilera Hong Kongen

Munduko Merkataritza Erakundearen bilera egiten ari dira Hong Kongen abenduaren 13tik 18ra bitartean. Pobrezia Zero Plataformaren Espainiako delegatu bat joan da bilerara, beste Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuekin batera. Erakunde horien helburua da bileran parte hartzen ari direnek konpromiso politikoak har ditzatela munduko pobrezia desagertzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak