Gaur egingo dira Jose Luis Martinez de Ubago kardiologoaren aldeko hileta elizkizunak

Maider Arregi 2005ko abe. 12a, 11:55
Arrasateko San Juan Bautista elizan, arratsaldeko 19:00etan emango diote azken agurra. Jose Luis Martinez de Ubago kardiologo ezaguna zapatuan, abenduaren 10ean hil zen, Gasteizko San Jose Poliklinikan.

Arrasaten jaio zen eta 62 urte zituen. Izen handiko medikua zen, bihotzeko arazoei dagokionean jakitun eta espezialista. Hain zuzen ere, berak egin zuen Espainian egin zen lehenengo angioplastia. Europan lehenegoz egin eta handik hiru egunera ausartu zen egitera bera ere.

Sona handia eman zion horrek, eta 1997. urtean Europako Kardiologia Elkarteak omenaldia egin zion. Gaur egun ere punta-puntako lanean ari zen, zelula amak bihotzeko kirurgian nola erabil daitezkeen ikertzen.

Guztira, 30.000 ebakuntza baino gehiago egin zituen Gipuzkoan.

Gasteizko San Jose Poliklinikako kardiologia zerbitzuko buru zen, Ignacio Gallorekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak