Eguberriko Azoka berezia egin nahi du Emakume Txokoak. Trukean oinarrituko da azoka hau. Izan ere, eta kontsumoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi da egitasmo honekin. Honekin batera, berrerabilpenaren aldeko apustua ere egin nahi dute.
Guztiontzako azoka
Azoka denontzako egongo da zabalik. Edonork har dezake parte. Baldintza bakarra, bi edo hiru gauza trukatzeko prest egotea da. Trukean eskaini daitezkeenak, arropak, liburuak, diskoak, apaingarriak, etab. izan daitezke. Norberak balioa ematen dion zerbait izan behar du eta beste gauza bategatik trukatzeko prest egon behar da.
Abenduak 14 bitartean jasoko dute merkaturako materiala eta egun horretatik 21era bitartean, arratsaldez, martxan egongo da azoka.
Herritar guztiei egiten zaie gonbidapena Gabonetako Azoka berezi honetan parte hartzeko. Informazio gehiago behar izanez gero deitu 943 79 41 39 telefonora edo jo Emakume Txokora.