San Nikolaseko boloa Uarkapen egin zuten

Goienkaria 2005ko abe. 7a, 12:33
Eguraldia oso txarra zelako, herriko plazan beharrean Uarkape pilotalekuan egin zuten arrasatearrek San Nikolaseko boloa atzo, martitzena, hilak 6. Bi bolo egin zituzten, bat 12:00etan eta bestea 12:30ean.

Denetara, aurten 675 euro gastatu ditu Udalak; 12-13 kaxa bete opari banatu zituzten: denetariko gozoki eta litxarreriak, pipak, globoak eta intxaurrak. Gaztainak ere bai; bolo kantuan aipatzen dituzte, eta ohiturari jarraitzeko bota ditu Udalak.

Aralar, EAJ eta EAko zinegotziek, tartean Arrasateko alkateak, bota zituzten opariak. Ume eta guraso asko eta giro bikaina egon ziren Arrasateko ospakizun horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak