Abaroa elkartea Etxaluzera eraman gura dute

Iker Barandiaran 2005ko aza. 24a, 16:40
Abaroa erretiratuen elkarteko arduradunek eta Udaleko ordezkariek batzarra egin berri dute Abaroa elkartearen etorkizuna eztabaidatzeko. Udalak aditzera eman zien Etxaluze baserria Udalak hartuko duela, eta han elkarte berria eraikiko dutela.

Abaroa elkartea dagoen eraikinean Iturbide egoitza ere badago, eta Udalak egoitza handitzeko asmoa dauka. Hortaz, Abaroa eraikin horretatik atera beharko dute.

Erretiratuek ez zuten Udalaren ordezko eskaintza onartu, eta Udalak ez zituen erretiratuen proposamenak aintzat hartu. Horren ondorioz, hainbat tirabira izan dituzte.

Hala ere, Udalak egin dien proposamena, Etxaluzen jartzearena, ondo hartu dute. Udalak baserria botatzeko asmoa dauka. Eraikin berriaren beheko eta lehenengo solairua Abaroak erabiliko luke. Bigarren solairua, berriz, San Andresko auzo alkatetzarako izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak