Santamasetarako kartel lehiaketa deitu du Arrasateko Udalak

Usoa Agirre 2005ko aza. 16a, 16:31
Lehiaketa edozeini irekita dago eta teknika librea izango da. Irabazleak 360 euroko saria jasoko du. Lanak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxean.

Oinarriak:

Oinarriak:

1.- Lehiaketa honetan edozein pertsonak har dezake parte.

2.- Kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrokoak izango dira. Formatuak, nahitaez bertikala izan beharko du. Informatika euskarrian ere aurkeztu ahal izango da kartela, Din A3 tamainako paperean inprimatua.

3.- Teknika librea izango da.

4.- Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2005 SANTAMASAK ARRASATE.

5.- Irabazleak 360 euroko saria jasoko du, (kopuru honi PFEZen atxikipena aplikatuko zaio).

6.- Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atze aldean lema bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, gutunazal itxi batean lelo bera eta egilearen datuak adieraziko dira.

7.- Kartelak 2005eko azaroaren 30ean, 18:00ak baino lehen, Udaletxera bidali behar dira, bertako Kultura Departamentura

8.- Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.

9.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.

10.- Saritzen den lana Udalaren esku gelditzen da. Kaleratzeko eskubidea izango du.

11.- Saritu gabe geratu diren lanak urtarrilaren 15a baino lehen jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta Udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.

12.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak