"The Lover" antzezlana euskaratu beharko dute Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketa lortzeko

Nerea Zubiete 2005ko aza. 11a, 19:03
Aurten ere Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketa zabaldu dute AED Elkarteak eta ELKAR Argitaletxeak, KUTXAren laguntzarekin. Oraingo beka lortzeko Harold Pinter, aurtengo Literatura Nobel Sariaren "The Lover" lanaren zati bat itzuli beharko da.

Literatura Nobel Saridunen lanak euskaratzeko asmoarekin jarraitzen dute AED Elkarteak eta ELKAR argitaletxeak. Harold Pinter, azken Literatura Nobel Saria jaso duen idazle britaniarraren lana irakurtzen eta aztertzen dabiltza.

Harold Pinterrek hainbat sari jaso du. Besteak beste, Shakespeare Saria, Europako Literaturaren Saria eta Ohorezko Molière Saria. 1999an Ingalaterrako Literaturaren Erret Elkartean sartu zen. Adituek diote Pinter dela gaur egun bizirk dagoen antzerki idazlerik garrantzitsuena. Antzezlan ugari idatzi ditu eta horietako asko zinemara ere eraman dituzte. Hona heman horietako batzuk: Urtebetetze festa, Atezaina, Etxera itzulia, Zerbitzaria, Teniente frantziarraren emaztea eta Maitalea.

Isiluneak

Suediako Akademiak Harold Pinter izendatu zuenean Literatura Nobel Saria jasotzeko, aldeko eta kontrako erreakzio ugari izan ziren. Pinter oso kritikoa izan zen arazo sozial askoren inguruan, batez ere Irakeko gerrarekin. Inolako zalantzarik ez zuen izan Blair eta Bush eta euren gobernuak oso gogor kritikatzeko. Hori dela eta, aldeko eta aurkako kritika ugari izan zituen.

Hala ere, idatzi duen obran, anatzezlanak gehien bat, Pinterrek ez du hori islatzen. Pertsonen arteko harremanetan sakontzen du eta oso agerian uzten du komunikatzeko dagoen zailtasun handia. Hori islatzeko isiluneak erabiltzen ditu eta tentsio handiko egoerak sortzen ditu. Oso estilo berezia landu du.

The Lover

Aurtengo Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketan lehiatzeko Harold Pinterren "The Lover" antzezlanaren zati bat itzuli beharko dute. Hori beka jasotzeko. Behin beka jasota, "The Lover" itzuliko den lan bat izango da. Pinterren lanak gehienetan laburrak dira eta orain aztertzen dabiltza zein gehiago itzuliko duten.

Jokin Zaitegi Itzulpen Sariketan lehiatzeko, hasierako itzulpena abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da. Sariketaren gainontzeko oinarriak AED elkartean edo Elkar argitaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak