Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoak bilera egingo du

Maider Arregi 2005ko aza. 10a, 11:34
Informazio eta eztabaida bilera egingo du Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoak. Ekitaldia azaroak 15, asteartea, arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxeko pleno aretoan.

Helburuak

Helburuak

Bileraren helburua da emakumeen indarkeriaren gainean egin den azterlana jakinaraztea Arrasaten. Baita dauden beharrak eta Herriko Jardun Plana egiteko planteatu diren proposamenak aztertzea ere. Ondore, gaiari buruzko eztabaida zabaltzea, iritziak eta proposamenak jasotzea da asmoa.

Horregatik, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoak herritarrei parte hartzeko deia zabaltzen die.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak