Atzo, azaroak 1, gertatu zen ezbeharra Arrasateko San Andres auzoan. Arratsaldeko 18:00ak aldera, farola bat martxan zihoan auto baten gainera erori zen. Farola erdoilduta zegoen eta baliteke atzoko haize bortitzak bota izana.
Dena susto batean geratu zen. Gidaria ez zen zauritu eta autoak kolpe bat besterik ez zuen izan.
Udaltzainek berehala moztu zuten bidea eta Udaleko langileek farola erretiratu zuten.
Haizea indartsu ibiliko da
Egunotan haizeak gogor jo du Debagoienean. Halaxe egingo du gaur ere. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako meteorologia agentziaren arabera, goizean zehar haize boladek 100 km/h-ko abiadura gainditu dezakete kostaldean eta mendi inguruetan. Beraz kontu handiz ibili, batez ere errepidean.