Hego haizea izango dugu nagusi datozen egunetan

Usoa Agirre 2005ko urr. 18a, 14:09
Metereologiaren geltokian Pello Zabala izan da gaur Arrasate Irratiko Igo Autobusera saioan. Badirudi hurrengo egunetan hego haizea eta euria izango ditugula protagonista. Garaitsu honetako eguraldiaren gaineko esaera zahar batzuk ere ekarri dizkigu Zabalak.

Gaur San Lukas Palomero da. Garaitsu honetan hasten dira hegaztiak hegoaldera joaten eta horien artean izaten dira usoak. Horregatik du "abizen" hori San Lukas egunak.

Udazkeneko hego haizea beharrezkoa izaten da oraingo uztarentzat: gaztainak, mizpirak... ongi heltzeko.

Datozen egunotako aurreikuspena

Hego haizea edo hego-mendebaldekoa ibiliko da datozen egunotan. Tarteka fronteak ekartzen ditu haize horrek, baina orokorrean epel eta ostarteak izango dira.

Esaera zaharrak

San Lucas Palomero: garai honetan egoten den hego haizeak usoak ekartzen dituelako.

Por la Virgen del Pilar, el tiempo empieza a cambiar: garai honetan eguraldi eguzkitsuak bai, baina trumoiak eta horrelakoak ere izaten dira. Udazkenarekin batera, eguraldia aldatzen dabilen seinale.

Eta aurreko horren antzekoa da euskarazko hau:

Lan Lukas egunean, Pilarrean egiten duen euria mendi tontorrean elurra izaten da: oraingoan ez da horrelakorik gertatu, epelxeago dabilelako, baina egin izan du.

En octubre, aguas del diez al veinte, para todos conveniente.: Nahiz eta eguraldi onetik ibili euria egiten duenean majo botatzen du.

La luna de octubre, siete lunas cubre; y si llueve, nueve. Euskarazko Urriko hilberri elurra Aizkorrin esaeraren antzekoa da. Hori esaten denean gertu ibiltzen da elurra, gurean ere ilargiak eragiten du eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak