Azoka Plazako aparkalekuaren kudeaketa sistema aldatzeko eskatu diote Udalari

Nerea Zubiete 2005ko urr. 14a, 19:21
Azoka Plazara joaten diren saltzaile asko kexu dira inguruko aparkalekuekin dituzten arazoekin. Udaltzaingoari eskatu nahi diote aparkaleku hori azoka baten jardueraren inguruko aparkaleku moduan kudeatzeko, hau da, automobilei eta kamioiei denbora mugatua utziz.

Azoka Plazaren inguruan aparkalekuekin dagoen arazoa eta horren gaineko kexuak ez dira berriak. Orain Azoka aurreko lanak amaitu dituzte, baina aparkalekuaren arazoa ez da konpondu. Saltzaileek diote berez ez dagoela toki askorik aparkatzeko, baina horretaz gainera, Udaltzaingoak ez duela ingurua azoka eremu moduan kudeatzen. Horrek, diote, zaildu egiten du egoera.

Arrasate Irratiari Bergarako Bolubarri Mintegietako baserritar eta saltzaileak azaldu dionez, Udaltzaingoak gaur egun ez du zaintzen zenbat denbora izaten duen jendeak autoa aparkatuta, hau da, goizean goiz aparkalekua hartuz gero, eguerdira edo arratsaldera arte eduki daiteke hor automobila edo kamioia. Kontuan hartuta azoka aurrean 20 edo 25 automobil baino ez direla sartzen, arazo handia egoten da azoka egunetan, gehien bat egubakoitzetan.

Bolubarriko saltzaileak, azokako beste saltzaile askok bezala, eskatzen dio Udaltzaingoari eremu hori azoka eremu moduan kudeatzeko. Hau da, automobilak eta kamioiak aparkatzen uzteko, baina justu zamaketa lanak egiteko. Hortik aurrera, beste aparkaleku bat bilatu beharko da, azokako lana amaitzen denean batzeko zamaketa lana egiteko. Hori, jakina, saltzaileendako. Baina erosleei ere arau bera jartzeko eskatzen dute, hau da, zamaketa lana egiteko aparkatu ahal izatea autoa.

Azokako saltzaileak Udalari eskaera hori idatziz bidaltzekotan dabiltza, gero harremanetan jartzeko eta ahalik eta azkarren arazoa konpontzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak