Otalora kalearen eta Ignazio Zuloaga kalearen bitartean jarriko ditu Ai-Laket Elkarteak Testing-a egiteko furgoneta eta informazioa zabaltzeko karpa. Udalaren eskutik jarriko du zerbitzu hori. Han, Maritxu Kajoira hurbiltzen diren gazteek aukera izango dute dituzten drogen analisia egiteko. Baina horretaz gainera, karpan drogen gaineko informazio zabala izango dute, giro lasai batean. Edozein herritar joan daiteke Testing zerbitzura. Hala ere, gaur egun, hurbiltzen diren gehienak 18 eta 30 urte bitarteko gazteak dira.
Behin baino gehiago izan da Testing zerbitzua Arrasateko jaietan. Udaleko Prebentzio Zerbitzuan oso balorazio ona egiten dute orain arte izan duen harrerarena. Argi dute, bestalde, egun solteekin ez dela arazoa konpontzen, baina argi dute baita ere asko laguntzen duela. Gazteak, diote Prebentzio Zerbitzuan, gero eta gehiago hurbiltzen dira zerbitzura, bai drogan analizatzera, baina baita informazioa jasotzera.