Alderdi Sozialistak helegitea jarri du Aita Frantziskotarrei egoitzaren zati bat erosteko erabakiaren aurka

Nerea Zubiete 2005ko urr. 5a, 13:24
Alderdi Sozialistaren Udal Taldeak helegitea jarri du, irailaren 26an Aita Frantziskotarrei egoitzaren 700 metro koadro erosteko Osoko Bilkurak hartu zuen erabakiaren aurka. Sozialistek diote Aita Frantziskotarrekin sinatu behar den hitzarmen berriak ez diela mesede egiten Udaletxeari edo herritarren interesei, Frantziskotarrei baizik.

Alderdi Sozialistak helegitea jartzean, Aita Frantziskotarrekin sinatu beharreko hitzarmenaren erabakia berriro aztertu beharko da Hirigintza Sailean. Hor diktamen bat adostu beharko dute eta, diktamen hori eskuan dutela, berriro eztabaidatu beharko du Osoko Bilkurak, berriro erabakitzeko.

Alderdi Sozialistaren esanetan, Udalaren interesa ez da 700 metro koadro gehiago edukitzea. Benetako interesa da Frantziskotarrek 700 metro saldu nahi dituztela eta horretarako Udalarekin akordio batera iritsi direla. Zehazki, 601.000 euro hartzeko akordiora iritsi direla. Sozialistek uste dute hori ez dela Frantziskotarrekin sinatuta dagoen lehen hitzarmenaren izpiritua, eta sinatzeke dagoen bigarren hitzarmenean ere ez dagoela justifikatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak