Artelanen erakusketa Kilometroak 05en alde

Usoa Agirre 2005ko ira. 29a, 11:35
Zenbait artista gipuzkoarren artelanekin "Artea-Plazara" izeneko erakusketa egingo dute Arrasateko Harresi aretoan. Irailaren 30ean, egubakoitzean, zabalduko dute erakusketa, 12:30ean.

Besteak beste, Nestor Basterretxea, Manu Muniategiandikoetxea, Helena Elbusto eta Luis Laskurainen lanak izango dira ikusgai Arrasateko Harresi aretoan. Gure lurraldeko arte garaikideaz gozatzeko aukera izango dugu erakusketan, eta, bide batez, ikastolei, euskarari eta arteari bultzada ematekoa ere bai.

Erakusketa zabalik egongo da urriaren 30era arte.

  • Lan-egunetan: 18:00-20:00
  • Jai-egunetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak