Tour-eko Porra gero eta jendetsuagoa

Nerea Zubiete 2005ko uzt. 4a, 12:01
Monte tabernak Tour-aren inguruan antolatzen duen porrak aurten 872 lagun erakarri ditu. 26.160 euro batu dituzte. Lehen saria eramaten duenak horren %40 eramango du, beraz, 10.464 euro kobratuko ditu, pezetetan, 1.737.024.

Bigarren sariak batutakoaren %25 eramango du, hau da, 6.540 euro, milioi bat pezeta baino gehiago. Hirugarrenak 3.270 euro eta beste zazpi lagunek 654 euro bakoitzak eramango dute. Oso garrantzitsuak dira bertako sariak, kontuan hartuta, bakoitzak 30 euro jarri dituela jokatzeko. Antolatzaileen esanetan, Euskadiko garrantzitsuenetakoa da Arrasateko Tour-aren porra hau. Joan den zapatuan hasi zen Frantziako txirrindularitza lasterketa ospetsua eta uztailaren 24an amaituko da. Orduan jakingo dugu zeintzuk diren sari mamitsuak eramango dituztenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak