Imanol Etxeberria atezain arrasatearra Eibarrek fitxatu du

Eneko Azkarate Laspiur 2005ko eka. 30a, 17:08
Eibar taldeak gaur arratsaldean aurkeztuko du Ipurua futbol zelaian azken fitxaketa: Imanol Etxeberria atezaina.

Arrasatearra da, sortzez bergararra izan arren. Athletic-en urteetan jardundakoa, Rayo Vallecanon ere ibili zen. Azken denboraldian Cultural Leonesan jokatu du.

Hogeita hamabi urte ditu (1973ko martxoaren 27koa da), 1,85 metro neurtzen ditu eta 80 kilo pisatu.

Datorren denboraldian, hortaz, bi atezain hauek izango ditu Eibarrek: Zubikarai 21 urtekoa, Realak utzita jokatuko duena, eta Etxeberria. Aurten bikain aritu den Iraizoz Espanyolera itzuli da Eibarren utzita urtebetez jardun ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak