2005eko aurrekontuen kreditoen aldaketa onartuta

Nerea Zubiete 2005ko eka. 28a, 15:31
Aurtengo aurrekontuen kredituak aldatzeko espedientea onartu zuen atzo osoko bilkurak, Gobernu Taldean dauden alderdien aldeko botoekin. Oposizioko alderdiek aurkako botoa eman zuten eta salatu zuten legea behin baino gehiago ez dela bete Arrasaten. Alderdi sozialista aztertzen dabil Kultura Etxe berria egiteko lanetan, prebarikazioa egin ote duen gobernu taldeak.

Aurtengo aurrekontuen kredituen aldaketen gaineko espedientea onartzeko orduan, eztabaida sortu zen osoko bilkuran. Auzirik korapilatsuena izan zen Kultura Etxe berrian egiten dabiltzan lanena. Han, salatu zuen oposizioak, inon ere onartu ez den luzernario bat jartzeko obrak egiten dabiltzala.

Osoko bilkuraren eskuduntza

Alderdi Popularrak eskatutako txosten juridiko batek zehazten duenez, Kultura Etxean egiten dabiltzan lanen moduko erabakiak hartzeko eskuduntza Udaletxeko osoko bilkurarena da. Arrasaten, berriz, dio Itziar Lamarain zinegotzi popularrak, Kultura Etxe berrian jartzeko luzernarioaren lanak aurreratuta daudela eta inon ez dagoela jasota Udaletxeko organorik onartu duenik proiektua edo aurrekontua. Gaineratu du lan horiek asko igoko dutela aurrekontua, milioi bat eurotik gertu hain zuzen.

Alderdi Sozialistak ere salatu egin du Kultura Etxe berrian irregulartasunak egiten dabiltza eta urrutirago jo du. Sozialistak aztertzen dabiltza Kultura etxeko luzernarioaren lanen inguruan prebarikazioa ote dagoen. Hori frogatuko balute, epaitegietara jotzeko gertu daude.

Arrasateko Alkatea, bere aldetik, esan du ez duela uste prebarikazioa egon denik. Azaldu du eraikuntzaren lanen erritmoa dela eta, luzernarioaren lanak aurreratu egin behar izan dituztela, baina laneko zuzendaritzarekin oraindik ez dutela zehaztuta ezer, hau da, ez guztik bukatuko duten ez eta zein aurrekontu izango duen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak