Jende dezente dabil Udala aldean sua emendatu nahian; baserrietatik irtenarazi dituzten auzotar asko ere laguntzen dabiltza. Hala ere, ez dute batere lan erraza. Su-foku bat emendatu arren, hego-haizeak eta giro beroak berpiztu egiten dute-eta handik gutxira.
Pare bat ordu inguru
16:30ak eta 17:00ak bitartean piztu da sua Udalako Zaatza baserri inguruan. Adituen esanetan, seguru aski errepidetik norbaitek botatako zigarrokin edo kristalezko botilaren batek eragin du sua.
Era berean, azkenaldiko sikateari eta tenperatura altuei haize zakarra eta norabide aldakorrekoa gehitu zaio. Horregatik, sua Zaatza baserri inguruan piztu arren, segituan zabaldu da errepidearen beste aldera eta mendian gora egin du, Udala auzorantz.
Datu zehatzik oraindik ezin ditugu jakinarazi, baina badirudi hektarea dezente erre direla Udala aldean.