Udala auzoan sutea

Maider Arregi 2005ko eka. 27a, 20:28
Arratsaldeko 17:00ak aldera hasi da sua Arrasateko Udala auzoan. Zubillagako suhiltzaileak berehala jaso dute abisua eta sua itzaltzen joan dira.

Suteak indar handia hartu du lurra oso lehorra baitago eta berehala zabaldu da. Ondorioz, suhiltzaileek lan handia izan dute sua menderatzeko.

Oraindik ez dakite sua zerk eragin duen baina azken egunetako lehorteak eta tenperatura altuek zerikusi zuzena izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak