Haurreskolak Partzuergoko langileek protestaldia egin dute

Nerea Zubiete 2005ko eka. 23a, 19:06
Lanuztea egin dute gaur 07:30etatik 11:30ak bitartean, Bedoñabe Herri Eskolan dabiltzan Haurreskolak Partzuergoko langileek. Egiten duten bigarren lanuztea da, lan hitzarmenean adostasuna eskatzeko, LAB, ELA eta STEE-EILAS sindikatuek deituta. Eibarren izan dira, enpresaren egoitzaren aurrean protestan eta gero Arrasaten ere egin dute protestaldia. Auto karabana egin dute.

Lan hitzarmenean hainbat puntu adosteko eskaera ikus daiteke pankarta baten bitartez, Bedoñabe Herri Eskolan, Haurtzaindegi zerbitzura sartzeko atean. Langileek eta sindikatuek diote udazkenetik dabiltzala aldarrikapenak egiten, baina enpresaren aldetik ez dutela erantzunik izan.

Lan egutegia eta lanaldia aldatzeko eskatzen dute. Gaur egun Administrazioaren ordutegia dutela diote. Eskatzen dutena da, irakaskuntzan dagoen ordutegia jartzea. Eta erantzunik ez dutenez, gaur bigarren lanuztea egin dute. Joan den astean 2 orduko lanuzte bat egin zuten, gaur lau ordukoa eta datorren ekainaren 30ean hirugarrena egingo dute, lau ordukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak