Kanpanzar mendatea itxita, Elorrion istripu bat gertatu delako

Nerea Zubiete 2005ko eka. 20a, 18:43
Kanpanzar mendatea itxita dago arratsaldeko lehen ordutik. 14:00ak pasatxo zirenean kamioi batek istripua izan du, zama eramateko atoiak guraizearena egin duelako. Ez du beste autorik harrapatu istripuan eta Herrizaingo Sailetik azaldu dutenez, zauriturik ere ez dago.

Istripua izan duen kamioiak bi makina garraiatzen zituen eta Portugaleraino eraman behar zituen. Elorriora iritsi baino lehenxeago, baina, atoiak guraizearena egin du eta trabes gelditu da errepidean. 16:00ak aldera bi garabi joan dira istripua gertatu den lekura, kamioia eta zama errepidetik kentzeko.

Kamioia garbi dago, 18:00ak aldean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak