Azken egunak egueneko patin gauean izena emateko

A.G. 2005ko eka. 13a, 19:23
II. Patin Gaba egingo dute eguenean, hilaren 16an. Beraz, azken egunak dira izena emateko. Horretarako jo MUk zentro bakoitzean duen kirol zerbitzuetara.

Patin Gaberako hitzordua 22:30ean egin dute, Maiatzaren Bata plazan, eta handik Arrasateko kaleetan barrena ibilaldia egingo dute. Hala ere, ibilaldia hasi aurretik, istripuan hildako MUko bost ikasleen aldeko minutu bateko isilunea egingo dute. Ibilaldia bukatu ondoren, Eroskiko aparkalekura joango dira eta han opari zozketa egingo dute.

Bestalde, izena emateko orduan zenbakitutako partaide-orria betez gero (ez da beharrezkoa), eguenean egingo duten zozketa batean parte hartzeko aukera egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak