Udalatx zulatzearen aukako sinadura bilketa abian

Deiane Arrieta 2005ko eka. 10a, 20:17
Ekainak 11, 12, 18 eta 19an sinadurak batzeko mahaiak izango dira Arrasateko sei gunetan. Eta zenbait komertzio eta enpresatan ere bada aukera horretarako.

Udalatx barrutik ustiatzearen aurkako plataformak sinadura bilketa jarri du abian. Asteburu honetan eta hurrengoan herriko sei gunetan jarriko dituzte mahaiak: Eroski hipermerkatuan, Musakolan, Arbolapetan, Seber Altuben, Kontzezinon eta Arimazurin. Hainbat komertzio eta enpresatan ere izango da sinadura emateko aukera. Hala, Udalari eskatu nahi diete zulaketak bertan behera utz ditzatela eta proiektuaren inguruko informazio argia eman dezatela.

15 talde, elkarte eta sindikaturen babesa

Kanpanzarko Harrobiak enpresak azaroan erakutsi zuen Udalatx barrutik harria ateratzeko interesa. Eta ordu ezkero mediaren barrualdean ikerketak egiten dabiltza proiektua bideragarria den ala ez jakiteko. Asmoa jakin bezain pronto 15 elkarte, talde eta sindikatuk osatu zuten plataforma. hauek dira partaideak: AHT Gelditu! Elkarlana, Ekologistak Martxan, gaztetxea, Besaide Mendizale Elkartea, Besaide Espeleologia Taldea, CCOO, LAB, ESK, Ahots Kooperatibista, Segi, Ezker Batua, Aralar, Zutik, Batasuna eta Herri Anitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak