Mundumira Jaialdia ospatuko da asteburuan

Maider Arregi 2005ko eka. 10a, 17:55
Ekainaren 10, 11 eta 12an, Arrasaten izango da Mundumira Jaialdia. Debagoieneko Mankomunitateak, Euskal Herria aldizkariak eta Gin&Tonic ekoiztetxeak aurten lehen aldiz antolatu dute munduko kulturen jaialdi hau.

Ospakizunak munduko kultura anitzen erakusleiho izan nahi du, musika, kaleko antzerkia eta festa uztartuz. Ekintzaz beteta dator gainera egitaraua. Gogoratu Pesak autobus zerbitzu bereziak jarri dituela.

Egitarau zabala

Egubakoitza, ekainak 10

18:00: Informazio puntua, zabalik.

18:00: Euskal aztarna Argentinan argazki erakusketa Monterronen.

19:00: Patagonia filmaren emanaldia Monterronen.

20:00: Euskal Herria ezagutzeko ibilbideak diapositiba emanaldia Monterronen.

21:00: Kalejirak perkusio taldea Karpan.

22:30: Gariren kontzertua Monterronen

00:00: Babacar & Diengoz (Senegal), zuzenean Monterronen

Zapatua, ekainak 11

08:30: Udalatxera mendi igoera, Udalatik. Intxorta-Asentzio ibilbidea Mundumira Informazio Puntutik.

10:00-21:00: Artisautza, gastronomia eta senderismo azokak eta elkartasuneko merkatariza gunea.

10:00: Natura eta paseo kulturalen gaineko informazio banaketa Mankomunitatearen postuan.

11:00: Film laburrak Monterronen.

12:00: Senderismoa eta turismo berdea mahai ingurua Monterronen.

11:00-21:00: Umenendako guneak Monterron inguruan eta Seber Altuben.

11:00-21:00: Kale animazioa eta erakustaldia Olarten; txotxongilo erakusketa Seber Altuben; zirko erakustaldiak alde zaharrean; Mulambo afrikar perkusio taldearen kalejirak.

10:00-14:00: Más que palabras irratsaioa zuzenean Karpatik.

17:00: Senderismoa La Palman eta Juraren zeharkaldia diapositiba emanaldiak Monterronen.

18:00: Munduko Soinuak karpan, musika: Iban Nikolairekin, digderidoo australiarra (18:00); Pomadarekin, akordeoi europarra (19:00) eta Ttakunparekin, perkusio afrikarra (20:00).

22:30: Phil Cunningham & Aly Bain (Eskozia) bikotearen emanaldia Monterronen.

23:45: Márcio Faraco (Brasil) bakarlariaren emanaldia Monterronen.

01:00: Raúl Paz (Kuba) musikariaren saioa Monterronen.

Domeka, ekainak 12

08:30: Kurtzebarrira igoera Urkulutik, eta Araotzera irteera Mundumira Informazio Puntutik.

10:00-21:00: Aritsautza, gastronomia eta senderismo azokak eta elkartasuneko merkataritza gunea.

10:00: Natura eta paseo kulturalen gaineko informazio banaketa Mankomunitatearen postuan.

11:00-14:00: Umenendako guneak Monterron inguruan eta Seber Altuben.

11:00-14:00: Kale animazioa eta erakustaldia Olarten; txotxongilo erakusketa Seber Altuben; zirko erakustaldiak alde zaharrean.

11:00: Bidezko Turismoa mahai ingurua Monterronen.

13:00: Film laburrak Monterronen.

12:00-14:00: Munduko Soinuak musika tailerrak Karpa-pubean, Pomada taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak