Ongi atera da Josu Uribetxebarriari egindako ebakuntza

Deiane Arrieta 2005ko eka. 10a, 15:31
Minbiziagatik ezkerreko giltzurruna kendu diote preso arrasatearrari. Ebakuntza Donostiako ospitalean egin zioten atzo eta ongi atera da.

Ebakuntza egin eta gero, 18:00ak aldera igo zuten gelara Josu Uribetxebarria. Minak dituen arren, senitartekoak pozik daude ebakuntza ongi atera delako. Orain, analisien emaitzen zain daude ; kimio bidezko tratamendua jaso beharko duen ala ez jakiteko.

Giltzurruneko minbiziaren larritasuna kontutan izanik, aurrentzean jarraipen zorrotza egingo diote gaixoari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak