Jon eta Josuren askatasuna eskatu du Herri Ekimenak

Deiane Arrieta 2005ko eka. 8a, 22:05
Jon Agirre ezkerreko mokor-hezurrean ebakuntza noiz egingo zain dago Langraitzeko erizaindegian . Josu Uribetxebarriari bihar egingo diote ebakuntza ezkerreko giltzurrunean, minbizia baitu.

Herri Ekimenak Jon Agirre eta Josu Uribetxebarria presoak aske uzteko eskatzen dio Espaniako Gobernuari, bien osasun egoera larria delako. Joni 3.ebakuntza egingo diote aurki. Eta Josuri berriz bihar bertan.

Ebakuntza bidez sendaezinak diren gaitzak

Jon Agirreri eskuineko mokor hezurreko ebakuntza egin zioten lehenik, gero eskuan eta ezkerreko mokor hezurrean ebakuntza noiz egin dago zain. Jonek dituen osasun arazoak horiek baino gehiago dira: hipertentsio arteriala, diabetesa, neuropatia diabetikoa, hiperuricemia eta fibrilazio aurikularra ditu. Herri Ekimenak azpimarratzen du gaitz horiek ebakuntza bidez sendaezinak direla. Eta gogora ekartzen dute zigorraren 3/4ak beteta dituela Jonek. Horregatik eskatzen dute aramaioarraren etxeratzea.

Josuri, ebakuntza bihar

Duela hilabete pare bat minbizia diagnostikatu zioten ezkerreko giltzurrunean. Eta bihar egingo diote ebakuntza Donostiako ospitalean. Herri Ekimenekoek badakite minbizia gaitz larria dela eta Josuk espetxean behar besteko arretarik eskainiko. Legea aplikatu dadila eskatzen dute horregatik. Izan ere, legeak dio gaixotasun larriak dituztenak ezin direla preso egon. Gainera, orain arte minbizia pairatu duten euskal preso politiko guztiak kaleratzea lortu dute. Eta ez dute esperantza galtzen.

Joxe Aranzabal eta Markel Irizar, Herri Ekimenarekin bat

Herri Ekimenak ,honenbestez, Jon eta Josu aske uztea eskatzen du. Eta aldarrikapen horrekin bat egin dute Joxe Aranzabal eta Markel Irizarrek. Azken honek barrabiletako minbizia pairatu zuen. Aranzabalek , berriz, gaitza gainditzeko borrokan jarraitzen du. Halako gaitz gogor bati aurre egitea zein zaila den jakinda, Jon eta Josu aske uzteko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak