Beldurrezko antzezlan baten estreinaldia

Iker Barandiaran 2005ko eka. 2a, 15:14
Domekan, ekainaren 5ean, beldurrezko "Escalofríos" antzezlana estreinatuko dute Amaia Udal Antzokian, 19:30ean. Bizkaiko Ada eta Lula taldeen koprodukzioa da.

"Escalofríos" ikuskizuna hiru istoriok osatzen dute. Hiru istorio horiek ez dute inolako zerikusirik elkarren artean, baina kontatzaile sabel-hiztun batek lotu egingo ditu hirurak. Istorio bakoitzean bi aktorek esku hartuko dute, eta efektu bereziak erabiliko dituzte.

"Ohiko beldurrezko istorioak dira, eta ikusleei gertukoak egingo zaizkie", azaldu zigun Itsaso Elias aktoreak. Istorio bakoitzak ordu erdi inguru iraungo du. "Ikuskizunak estetika gotikoa eta beltza dauka, 50eko hamarkadako beldurrezko filmeena-edo", azpimarratu zuten.

Ikuskizun horren lehen estreinaldia Arrasaten egingo dute. Horren ostean, Euskal Herriko eta Espainiako hainbat hiritan antzeztu gura dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak