Egitarau zabala prestatu dute Zazpigarren Elkartasun Egunerako. Antolatzaile lanetan Mugarik Gabeko Ingeniariak, Harreman, Serso-San Viator, Nubi Elkartea eta Activos por un Mundo Solidario aritu dira.
Egitaraua
- Arizmendi Ikastolako eta La Merced ikastetxeko ikasleen lanen erakusketak.
- Haurrentzako jolasak. Intermon erakundeak ekarriko eta bideratuko ditu jolasok.
- Bidezko merkataritzako produktuen dastaketa eta salmenta.
- Saharako te dastaketa eta hennaz egindako tatuaiak.
- Ankur proiekturako dirua biltzeko tonbola bat egingo da. (Ibai-Arteren laguntzarekin)
- Beste GKE batzuen materialen eta proiektuen erakusketa. Aurten, honako erakundeetako kideak gonbidatu ditugu: Alboan, Amnistía Internacional, Komite Internacionalistak, Medicus Mundi, Pueblos Hermanos eta Gure Laguntza.
- Musika: Goizean, Gasteizko KALIMBA, Musika eta Elkartasuna taldeak joko du. Arratsaldean, DJAMBOREE perkusio taldeak joko du.
Hitzaldia
Gaia: "Pobreziaren aurka, Sakatu" edo "campaña pobreza zero"
Lekua: CIM alboko lokaletan. Dr BAñez 1, behean.
Ordua: 19:00etan
Eguna: Ekainak 1, asteazkena.
Hizlaria: Miguel Gonzalez, ALBOAN taldeko partaidea eta EAEko kanpainaren koordinatzailea.