Mendiko bizikletako irteera bi, zapatuan

Xabier Urtzelai 2005ko mai. 26a, 19:52
Gaur arratsaldean, Bittor Amozarrainek egingo du ikusentzutekoa Monterronen (19:00etan), eta bihar izango dira Pou anaiak, 7 pareta 7 kontinente izeneko proiektuaren gainean berbetan. Besaideko Mendi Asteak, baina, asteburuan ere egingo du hitzordua, mendiko bizikletan ibiltzeko.

Aurrekoan ere aurreratu genuen, Domekan Aizkorriko maratoia egingo dutenez, Besaidekoek ez dutela egun horretarako ezer prestatu gura izan. Hori bai, zapatuan buru-belarri ibiliko dira. Urtero moduan, mendiko bizikletarekin egiteko irteera antolatu dute, oraingoan, baina, bi ibilbiderekin. Bizikletan asko ibili ez direnek Udalatxi emango diote itzulia, Besaidetik Kanpanzarrera. Eta gehiago ibili direnak Arlabaneraino joango dira, lehenago Aitxorrotzera igota. Arlabanetik Jarindora, eta Kurtzetatik buelta. Bi irteera horiek Musakolako kiroldegian hasiko dituzte, 09:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak