Erlojudun eraikinaren egitura berrituko dute datorren urterako

Nerea Zubiete 2005ko mai. 24a, 11:53
Datorren urtearen hasiera alderako berrituko dute Zerrajerako erlojuaren eraikinaren egitura. Arrasateko Udalak Aikia S.L. enpresari eman dio lan hori egiteko adjudikazioa. Orain, esleipenean azaltzen denez, Aikia S.L. enpresak 6 hilatebete ditu erlojuaren eraikinaren egitura berritzeko. 6 hilabete eta honako aurrekontu hau: 400.814 euro.

Erlojuaren eraikinean Arrasateko Udalak herriko hainbat zerbitzu eta ekintza jartzeko asmoa du. Industria ondarearen monumentu izendatuta dagoen eraikin horretan Industria Erakusketa egokitzen dabiltza lehen solairuan, eta Arrasate Musikal Musika Eskola ere bertan jarriko dute, besteak beste. Orain, beraz, Aikia S.L. enpresak egingo dituen berritze lan horiekin eraikina egokitzeko lehenengo lanak egingo dituzte.

Bestalde, Zerrajera zaharreko inguru hori industria eremua izan da urte askotan eta oraindik ez dakite erlojuaren eraikinaren azpian kutsatutako lurrik ote dagoen. Hori dela eta, balizko lurzoru kutsatuaren azterketa hori nola egin, noiz eta non, berritze lanetan esku hartuko duten alde guztien artean zehaztu beharko dute. Hau da, lanen zuzendaritzak, etxe eraikitzaileak eta Ingurumen Udal teknikariak zehaztu beharko dute hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak