Juanito Artzamendiri omenaldia, maiatzeko azkeneko asteburuan

Iker Barandiaran 2005ko mai. 20a, 15:23
Juanito Artzamendi zenaren lagunek, ikasleek eta senideek omenaldia egingo diote maiatzaren 28an eta 29an. Hiru kontzertu berezi prestatu dituzte asteburu horretarako.

Joan den urtean Juanito Artzamendi musikagile eta konpositore arrasatearra hil zenean hutsune handia utzi zuen herrian. Lagun asko zituen eta, besteak beste, Arrasateko Musika Eskolako, eta eskola bereko Orkestraren sortzaile izan zen.

Haren ikasle izandakoek eta lagunek urteurrenean omenaldia egitea erabaki zuten. Horretarako, Arrasateko Musika Eskola, Goikobalu eta Parrokiako Korua batu ziren.

Hiru kontzertu egingo dituzte: maiatzaren 28an, Eskolako Bandak eta Goikobaluk egingo dute Monterronen, 13:00etan.

Egun berean, Eskolako Orkestrak eta Goikobaluk emanaldia egingo dute Amaia Udal Antzokian, 20:00etan.

Bukatzeko, maiatzaren 29an, Parrokiako Koroak meza abestua egingo du parrokian, 11:00etan.

Amaia antzokiko emanaldia Juanitoren alaba Beatrizek zuzenduko du. Txartelak 6 euro kostatuko du, eta aurreko egunetan antzokiko txarteldegian salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak