Euskararen kale erabilera izugarri hobetu da azken 18 urteetan

Nerea Zubiete 2005ko mai. 17a, 14:00
Arrasateko Udalak euskararen kale erabileraren neurketa egin du aurten ere eta pozik azaldu da emaitzekin. Gainera, aurten Udalak azterketa sakonagoa egin du: azken 18 urteetan euskararen kale erabilerak izan duen garapena aztertu du eta ikusi du oso bilakaera baikorra izan duela, izan ere bikoiztu egin da.

Haurrengan eta gazteengan oso bilakaera ona izan du erabileraren hazkundeak, eta hor hezkuntza sistemak ere garrantzia izan du, hezkuntzak ezagutzan asko lagundu duelako. Haurren erabilera %104 hazi da eta gazteena %233. Horretaz gainera, oso kontuan hartzekoa da helduek izan duten bilakaera ona, azken 18 urteetan %154 hazi da.

Arrasaten altuagoa izan da hazkundearen ehunekoa, Debagoieneko gainontzeko herrietan baino. Kontua da, Arrasaten egoera orain dela 18 urte oso txarra zela, Debagoieneko beste herrietakoa baino askoz ere txarragoa. Horri lotuta, ikus daiteke azken 5 urteetan hazkundea ez dela hain handia izan. Hori, baina, ez da datu txar bat bezala hartu behar. Izan ere, egoera aurreko urteetan asko hobetu denez, oraindik jarraitzen du hobetzen, baina jadanik ez lehen bezala

Datu onak eman ditu euskararen kale erabileraren neurketak. Baina euskara teknikariaren esanetan, horrek ez du bidea zabaldu behar lasaitasunerako. Udalaren esanetan, ama hizkuntza euskara duten lagunek askoz ere gehiago erabiltzen dute. Hori dela-eta, lortu behar dena da ahalik eta ume gehienek izan dezaten euskara ama hizkuntza. Horiek asmo horiek, hala ere, ez direla epe motzean lortzen azaldu du Udalak. Epe ertain-luzera begiratu behar dela dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak