Punta-puntako emakumezkoen saskibaloia, domekan, Iturripen

Xabier Urtzelai 2005ko mai. 13a, 17:50
Monte eta Basati tabernek antolatuta, domekan Euskal Herri mailako emakumezko saskibaloi talde onenak izango dira Arrasaten. Uste baino zailtasun handiagoarekin antolatu dute emakumeen kirolari bultzada ematea helburu duen txapelketa.contributors:

Gipuzkoako bi talde eta Gasteizko eta Bizkaiko talde bana lehiatuko dira domekan: Atletico San Sebastian, Belfast Irish Tavern, Caja Vital Abaroa eta Getxo izango dira talde horiek. Finalaurrekoak goizez jokatuko dituzte: 10:15ean Caja Vital Abaroa eta Getxoren artekoa, eta 12:15ean Belfast Irish Tavern eta Atletico San Sebastian taldeen artekoa. Eta, arratsaldean jokatuko dute hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidua (17:00etan), eta finala (19:00etan).

Aipatzekoa da, Caja Vital Abaroak eta Atletico San Sebastianek igoera fasea hasiko dutela maiatzaren 22an, eta domekako txapelketa ongi baino hobeto etorriko zaie denboraldi amaiera prestatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak