Ikerlan-ek tinko eusten die ikerketari eta garapenari

Nerea Zubiete 2005ko mai. 11a, 19:03
Ikerketa eta Garapenari lotutako konpromisoarekin tinko jarraitzen du Ikerlanek. IK4 Research Allianceko kide da Ikerlan eta horren barruan ikerketa eta garapeneko 145 proiektu egin ditu. Proiektu horiei esker 14,91 milioi euro lortu ditu.

Arrasateko teknologia zentroaren egiteko garrantzitsu bat enpresen garapen teknologikoa bultzatzeko hartutako konpromisoa da. Eremu horretan 109 proiektutan parte hartu du Ikerlanek. Lan horri esker, bederatzi patente eskari egin dizkiote etxetresna elektriko, garraio bertikal, energia eta telekomunikazioetako bezero enpresek.

Spin off-ak ere bultzatzen ditu Ikerlanek teknologia transferitu eta aberastasuna sortzeko. Enpresa jarduera berriak bultzatzeko bide egokia dira spin off-ak. Bide horretatik sortu da Abantail enpresa ere, diseinu moldagarriaren alorrean zerbitzuak eskaintzen dituena. Bestalde, ingurune adimenak ere bultzada garrantzitsua izan du, Europako AMIGO programaren bitartez. Proiektu horretan, gainera, Fagor Etxetresna Elektrikoak dago sartuta, Europako enpresa garrantzitsuekin batera. Eta Amigo programaren barruan, Ikerlanek Domolab edo etxeko teknologien laborategiaren inguruan, erakusketak egiteko zentro bat du.

2005-2008 urteetarako plan estrategikoaren barruan erreferentziako zentro teknologikoa izan nahi du Ikerlanek Europan. Horretaz gainera, enpresen berrikuntzari laguntza ematen jarraituko du eta baita ikertzaileei ere, ikerkuntza zientifiko teknologikoan, mugikortasuna jakintza eremuetan eta profesionaltasuna behar bezala garatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak